XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egindako eta esandako lege-egitasmoa bere osotasunean defendatzen zuten.

Euskalerrian, berriz, Gipuzkoak Foruen betekizuna administrazio eta udal mailan soilik nahi zuen bitartean, (hemen ere Donostiaren eta Probintziaren jokaerak oso desberdinak ziren), Bizkaia, Foruen defendatzaile porrokatua zen.

Honela, Pedro de Egañak eta Claudio Anton Luzuriagak, bi euskaldun diputatuek parte hartu behar zutenean, lehenengoak, Foruak beren osotasunean defendatzen zituen bitartean, besteak murriztapen baten ondorioz esandako mugetara eraman nahi zituen.

Bi gizon hauek Legebiltzarrean esandako hitzak oso oso esanguratsuak dira bakoitzaren jarrera adierazteko:

Pedro de Egañak zera zioen.

Euskalerriaren (Nafarroa barne) foru-nahiari erantzun egoki bat ematen ez bazitzaion, berriro izango genukeela el inmenso reguero de sangre y lágrimas que hace seis años está abrasando y consumiendo las desventuradas provincias de la Monarquía.

Zer esanik ez Legebiltzarrean hitz hauek entzundakoan legebiltzarkideen zurrumurruak eta hotsak zein baino zein ozenagoak izan zirela.

Luzuriagak, aldiz, zera zioen: El Derecho que un pueblo ha creado por sí espontáneamente en una labor de siglos sólo debe ser corregido en lo estrictamente indispensable para armonizarlo con otro derecho de orden superior eta geroago los principales privilegios forales podían mantenerse en el orden práctico por no ser incompatibles con la Constitución.

Beraz, foruekiko baten eta bestearen jarrerak argi eta garbi daude.

Hau dela eta, foruekiko Legebiltzarkideen jarrerak, ez espainiarrenak bakarrik, euskaldunenak ere, ez zetozen bat eta tira-birak sortu ziren.

Esandako tira-biren ondorioz Arrazola ministroak aurkeztutako lege-egitasmo haren lehenengo artikuluan erredakzioa aldatu behar izan zuen hitz berri batzuk sartuaz eta azkenik honela gelditu zen:

Artículo 1.ampdeg;. Se confirman los Fueros de las Provincias Vascongadas y de Navarra, sin perjuicio de la unidad constitucional de la Monarquía.